XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- DISOLBAGARRITASUNA Disoluzio asearen kontzentrazioari disolbagarritasuna deritzo.

Disolbagarritasunak, disolbatzaile batek zenbat solutu onartzen duen hauspeatua agertu gabe ematen digu.

Disolbagarritasunak zer ikusi handia badu ere solutu eta disolbatzailearen izaerekin, eta tenperaturaren aldaketek asko eragiten diote.

Solutu batzuren disolbagarritasuna tenperaturaren igoerarekin handitu egiten da, beste batzuei ordea, kasu berean disolbagarritasuna gutxitu egiten zaie, eta azkenik tenperaturari ia jaramonik egiten ez diotenak badaude baita ere.

Aldagarritasun guzti hauek disolbagarritasun-kurba izenekoetan laburbiltzen dira.

Disolbigarritasuna / Tenperatura ampdeg;C.

1. Adibidea: Silbinita izeneko mineralak 40:60 erlazioan gutxi gora behera izaten ditu potasio kloruroa eta sodio kloruroa.